|
|
|
Jose Urrutiaren eta Moisés Garjonen
arteko lan harremana 1982an hasi zen, barnealdeen diseinuko titulua
eskuratu ondoren, eta 1989an sendotu, Iruñean estudioa
irekirik.
Urte horien guztien ondoren, lan talde sendo bat osatzen dute,
eskarmentu eta trebetasun handikoa. Esperientzia eta profesionaltasun
hori lan bakoitzean jartzen duten ilusioarekin areagotzen dute,
bakoitza konpondu beharreko erronka bat baita. Bezeroari zuzemenak
errazten dizkiote, betiere funtzionaltasunaren balioa, kalitatea eta
estetika aintzakotzat hartuz.
|
|
Nor gara
|
|
Moisés Garjon eta Jose Urrutia
barnealdeen diseinatzaile kolegiatuez gain, estudioa elkarlanean aritu
ohi da Tasio Mendoza eta Amaia García arkitektoekin.
|
|
Zer egiten dugu
|
|
Estudioak laguntza tekniko osoko zerbitzuak
eskaintzen ditu, proiektuak prestatzeko eta obra berriak,
zaharberritzekoak edo gaiberritzekoak zuzentzeko, edozein jarduera
motatan, hala nola, etxebizitzan, ostalaritzan, merkataritzan,
bulegoetan eta abarretan, betiere bezeroarekin zuzeneko harremana
izanik.
|
|
PROIEKTUA
Inbertsioa aldez aurretik zenbatestea
Datuak biltzea eta planoak egitea
Oinarrizko proiektua
Obra burutzeko proiektua
Memoria
Eraikuntza Kode Teknikoaren justifikazioa
Argiztatzeari buruzko azterlana
Hondakinen kudeaketari buruzko azterlana
Segurtasunaren eta osasunaren azterlana
Jarduerarako proiektu teknikoa
Irudikapen grafikoa eta diseinu pertsonalizatua
Materialak hautatzea
Aurrekontu osoa
Obretarako lizentzia tramitatzea
|
OBRAKO
ZUZENDARITZA
Aholkatzea eta eskaintza ekonomikoak aztertzea
Materialak bezeroarekin batera hautatzea
Obrak bisitatzea eta exekuzioa kontrolatzea
Segurtasuna koordinatzea
Obraren bukaerako ziurtagiria
Obraren bukaerako egoerako planoak
Hots neurketa eta jarduerako ziurtagiria
Irekitzeko lizentzia tramitatzea
BESTELAKOAK
Legeztatzeak, txostenak eta peritazioak
Obrarik gabeko irekitzeak tramitatzea
Diseinu grafikoa
|
| Baita ere, aurrekontuak eta zenbatespen
ekonomikoak lortzeko dohako on-line zerbitzua eskaintzen du |
|
|
|
|