MOISES GARJON · M.JOSE URRUTIA

  APAINKETA · ARETO MERKATARIAK · ETXEBIZITZAK · BERRAIKUNTZA · BULEGOAK · OSTALARITZA · BARNE DISEINUA
   DISEÑO DE INTERIORES · LOCALES COMERCIALES · VIVIENDAS · OFICINAS · HOSTELERIA · REHABILITACION · DECORACION

 

  ESTUDIOA   GALERIA
   

 

Bezeroak

 

Lana
   

Jose Urrutiaren eta Moisés Garjonen arteko lan harremana 1982an hasi zen, barnealdeen diseinuko titulua eskuratu ondoren, eta 1989an sendotu, Iruñean estudioa irekirik.
Urte horien guztien ondoren, lan talde sendo bat osatzen dute, eskarmentu eta trebetasun handikoa. Esperientzia eta profesionaltasun hori lan bakoitzean jartzen duten ilusioarekin areagotzen dute, bakoitza konpondu beharreko erronka bat baita. Bezeroari zuzemenak errazten dizkiote, betiere funtzionaltasunaren balioa, kalitatea eta estetika aintzakotzat hartuz.

  LAN TALDEA

Moisés Garjon eta Jose Urrutia barnealdeen diseinatzaile kolegiatuez gain, estudioa elkarlanean aritu ohi da Tasio Mendoza eta Amaia García arkitektoekin eta Marta Solano ingeniariarekin.

  ZERBITZUAK

Estudioak laguntza tekniko osoko zerbitzuak eskaintzen ditu, proiektuak prestatzeko eta obra berriak, zaharberritzekoak edo gaiberritzekoak zuzentzeko, edozein jarduera motatan, hala nola, etxebizitzan, ostalaritzan, merkataritzan, bulegoetan eta abarretan, betiere bezeroarekin zuzeneko harremana izanik.

PROIEKTUA
Inbertsioa aldez aurretik zenbatestea
Datuak biltzea eta planoak egitea
Oinarrizko proiektua
Obra burutzeko proiektua
Memoria
Eraikuntza Kode Teknikoaren justifikazioa
Argiztatzeari buruzko azterlana
Hondakinen kudeaketari buruzko azterlana
Segurtasunaren eta osasunaren azterlana
Jarduerarako proiektu teknikoa
Irudikapen grafikoa eta diseinu pertsonalizatua
Materialak hautatzea
Aurrekontu osoa
Obretarako lizentzia tramitatzea

OBRAKO ZUZENDARITZA
Aholkatzea eta eskaintza ekonomikoak aztertzea
Materialak bezeroarekin batera hautatzea
Obrak bisitatzea eta exekuzioa kontrolatzea
Segurtasuna koordinatzea
Obraren bukaerako ziurtagiria
Obraren bukaerako egoerako planoak
Hots neurketa eta jarduerako ziurtagiria
Irekitzeko lizentzia tramitatzea

BESTELAKOAK
Legeztatzeak, txostenak eta peritazioak
Obrarik gabeko irekitzeak tramitatzea
Diseinu grafikoa

Baita ere, aurrekontuak eta zenbatespen ekonomikoak lortzeko dohako on-line zerbitzua eskaintzen du
 Comercio
 Hosteleria
 Oficina
 Vivienda
 Rehabilitacion
 Publicaciones

 Merkataritza
 Ostalaritza
 Bulegoa
 Etxebizitza
 Berraikuntza
 Argitarapenak

Inicio | Hasiera

CASTELLANO

 

 

  TOPAGUNE

 
 
 Ohizko galderak
 
 
 


VUELTA DEL CASTILLO 7 PAMPLONA · T 948 262 879 · GAZTELUGIBEL 7 IRUÑA