MOISES GARJON · M.JOSE URRUTIA
Proiekturik behar dut nire etxebizitza berritzeko?
Negozio bat ezartzeko proiekturik behar dut?
Proiekturik behar dut nire negozioa berritzeko?
Noiz da nahitaezkoa obra zuzendaritza?
Besterik jakin nahi duzu?...Jar zaitez harremanetan gurekin!
Proiektu bat da barnealdeak diseinatzeko edozein lan aldez aurretik
ezagutu eta gero burutzeko behar eta aski diren osagai grafiko eta dokumentalen
multzo hura.
Determinazioak finkatzeko balio du, lana bukatzean emaitza hasiera batean nahi
zena izan dadin.
Osagai hauek ditu: planoak (dokumentazio grafikoa), azalpen memoria, onarturiko
soluzioa azaldurik, erabili beharreko material eta osagaien zehaztasun teknikoa,
aplikatu beharreko arautegia bete dela adierazten duten ziurtagiriak, eta
aurrekontua, neurketak eta prezioak barne.
Proiektua egitean, honako hauek
aztertzen dira: enkarguaren beharrak, tokiak, argiak, orientazioa, egitura,
funtzionamenduak, altzariak, kolorea eta abar.
Proiektua nahitaezkoa da etxebizitzaren banaketan aldaketak egin nahi
ditugunean, obra lizentzia tramitatzeko eta zaharberritze laguntzak eskatzen
badira.
Beti komeni da proiektua
edukitzea. Proiektua funtsezko laguntza da obran diharduten gremio guztiendako,
haien lana errazteko, norberak zer egin behar duen jakiteko eta prezioak eta
kalitatea finkatzeko. Horrela, kostuak eta
obra burutzeko denbora gutxitzen dira.
Bai, negozioak bat etorri behar duelako aplikatzekoa den arautegiarekin
eta jarduerarako lizentzia eta irekitzekoa, Udalak eman behar dituenak, eskuratu
behar dituelako.
Proiektua, obraren garapena
errazten duena, Udaletxean aurkeztu behar da, baimen guztiak tramitatzeko.
Proiektua nahitaezkoa da erreformaren bidez negozioaren banaketa edo
aurrealdea ukitzen duten obrak egiten direnean, jarduera ez aldatuagatik ere.
Proiektuaren tamaina
erreformaren tamainaren araberakoa da. Hala ere, erreforma txikia bada, komeni
izaten da profesional bat edukitzea.
Proiektuan aurreikusia gauzatzeko behar eta aski diren jarduerak dira,
langile teknikoek egiten dituztenak. Obrek dirauteino proiektuko determinazioak
denbora eta kalitate aldetik zuzen garatzen direla bermatzea du xede, jabeak
onetsiriko aurrekontuari loturik. Gainera, obran sortzen diren zalantza eta
ustekabeak konponduko dira, kontratistaren eta sustatzailearen artean
bitartekaritzan, betiere bezeroaren interesen alde.
Hauxe da haren funtsa: lanak
programatu eta koordinatzea, materialak eta instalazioak ikuskatu eta
kontrolatzea eta eginiko obrak ziurtatzea.
Betiere, obra proiektu bat dagoenean, hori garatuko duen obra zuzendaritza fakultatibo bat behar da, eta aginduzko lizentziaren xede diren obra guztietan ere bai. Gainerako kasuetan, oso gomendagarria da obra zuzendaritza fakultatiboa.
Lehenbiziko kontsultan, bezeroarendako kostu ekonomikorik gabe, inbertsioaren
zenbatespen ekonomikoa egiten dugu, jabeak onartu ondoren, enkarguaren balioa
finkatu ahal izateko.
Proiektuaren kostua aurrekontuaren arabera ezartzen da eta obra zuzendaritzarena,
eginiko obren zenbateko osoaren arabera.
Aplikatu beharreko portzentajeak inbertsioaren araberakoak dira ( inbertsioa, zenbat eta
handiagoa, portzentajea gero eta txikiagoa) eta proiektuaren %7 eta
zuzendaritzaren %5,5 izaten ahal da aurrekontu txikietan (30.000€tik
beherakoetan) eta, adibidez, proiektuaren %5 eta zuzendaritzaren %3,5,
240.000€tik gorako aurrekontuetan.
Prezio horiek, disenatzaileen
elkargoaren oniritzia barne dutenak, kontratazioa egin aurreko zenbatespen
ekonomikoan adierazten dira eta, bezeroak eskatzen badu, diru kopuru finkoak
adosten ahal dira. Zenbatespenean lanak
izan lezakeen edozein gastu osagarri (dietak, joan-etorriak, BEZa, eta abar)
adierazten dira.
Obrak askotarikoak izan daitezke. Batzuetan, etxebizitza altzariz
apaintze hutsa da. Beste batzuetan, edozein negozioren instalazio osoa izaten
ahal da. Adibide gisa, hauxe da ohiko prozedura:
Sustatzailea eta diseinatzaileak lehenbizikoz harremanetan jartzean, helburuak
azaltzen dira: bezeroak zer nahi duen, zer negozio daukan eta zer baliabide. Une
horretan, kontuan hartzen dugu negozioa egoki eta aski ote den, aurreikusiriko
programak eta aplikatzekoa den arautegiak mugaturik egonen baita, eta inbertsioaren
zenbatespen ekonomiko bat egiten dugu. Hori oso garrantzitsua da, horrela jabeak
aldez aurretik baduelako burutu nahi duen obraren behar ekonomiko eta
funtzionalen berri
Sustatzaileak aurrera egitea erabakitzen badu, kontratua izenpetzen da. Horretan
obren kostua, gutxi gorabeherakoa, eta diseinatzaileek proiektuagatik eta obra
zuzendaritzagatik kobratu beharreko ordainsariak zehazten
dira.
Proiektuaren prestakuntzak bere denbora behar du, lan on bat egiteko
ezinbestekoa baita. Zenbat eta osatuago izan, gero eta hobea izanen da obraren
emaitza. Proiektua egin bitartean, jabearekiko harremanak etengabeak izanen dira,
betiere jakinaren gainean egon dadin eta bere onespena eman dezan. Izan ere,
orduan sartu behar dira balizko aldaketak, ez baita batere komeni obra arte
itxarotea.
Proiektua bukatu ondoren, Barnealdeen Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak ikus-onetsiko
du, bezeroak ordainduko, eta Udaletxean aurkeztuko da, obra lizentzia eskatzeko.
Udalak bere denbora behar duenez gero, tarte hori erabiltzen da, proiektuan
oinarriturik, eraikitzaile edo kontratista batzuei aurrekontuak eskatzeko (komeni
da hiru baino gehiagori ez eskatzea). Kontratistek beren eskaintzak aurkeztu eta
gero, aldagai batzuen arabera aztertzen ditugu, honako kontu hauek aintzat
hartuz: eskaintza ekonomikoa, obra burutzeko epea, lantaldea, esperientzia eta
abar.
Obra lizentzia eskuraturik eta kontrata esleiturik daukagunean, obra egiten
hasten ahal gara. Obraren zuzendaria arduratuko da hori proiektuaren, bertan
azalduriko kalitate estandarren eta aurreikusiriko segurtasun neurrien arabera
burutzen dela begiratzen, sor litezkeen zalantzak konponduko ditu,
sustatzaileari obraren bilakaeraren berri emanen dio eta, horrekin batera,
materialak eta osagaiak aukeratzera joanen da.
Sustatzaileak eta kontratistak zuzenean adosten dituzte kontratistari egin
beharreko ordainketak, zuzendaritzak aholkaturik, hala eskatzen bazaio.
Azkenean, dena zuzen gauzatu
bada, obraren bukaeraren ziurtagiria prestatzen da. Horretan proiektuaren eta
obraren arteko egokitasuna, balizko aldaketen justifikazioak eta obren azken
kostua aipatuko dira. Ziurtagiri hori
Udaletxean aurkeztuko da, bizigarritasuna tramitatzeko, obrak etxebizitza batean
burutu badira, edo irekitzeko lizentzia, negozio batean burutu badira.