hasierae-mail948 262 879 telefonoairudi galeria
ES EU

GAURR  barne diseinuri buruz galderak

Ohizko galderak


Zer da proiektu tekniko bat?


Proiekturik behar dut nire etxebizitza berritzeko?

Negozio bat ezartzeko proiekturik behar dut?

Proiekturik behar dut nire negozioa berritzeko?

Zer da obra zuzendaritza?

Noiz da nahitaezkoa obra zuzendaritza?

Proiektua ta zuzendaritza, zenbat kostatzen dira?

Zein da obra baten prozesua?


Besterik jakin nahi duzu?...Jar zaitez harremanetan gurekin!
Kontsulta formularioa
itzuli

Zer da proiektu tekniko bat?


Proiektu tekniko bat da barnealdeak diseinatzeko edozein lan aldez aurretik ezagutu eta gero burutzeko behar eta aski diren osagai grafiko eta dokumentalen multzo hura. 

Determinazioak finkatzeko balio du, lana bukatzean emaitza hasiera batean nahi zena izan dadin.
Osagai hauek ditu: planoak (dokumentazio grafikoa), azalpen memoria, onarturiko soluzioa azaldurik, erabili beharreko material eta osagaien zehaztasun teknikoa, aplikatu beharreko arautegia bete dela adierazten duten ziurtagiriak, eta aurrekontua, neurketak eta prezioak barne.
Proiektua egitean, honako hauek aztertzen dira: enkarguaren beharrak, tokiak, argiak, orientazioa, egitura, funtzionamenduak, altzariak, kolorea eta abar.

igo

Proiekturik behar dut nire etxebizitza berritzeko?

Proiektua nahitaezkoa da etxebizitzaren banaketan aldaketak egin nahi ditugunean, obra lizentzia tramitatzeko eta zaharberritze laguntzak eskatzen badira. 
Beti komeni da proiektua edukitzea. Proiektua funtsezko laguntza da obran diharduten gremio guztiendako, haien lana errazteko, norberak zer egin behar duen jakiteko eta prezioak eta kalitatea finkatzeko. Horrela, kostuak eta  obra burutzeko denbora gutxitzen dira. 
igo

Negozio bat ezartzeko proiekturik behar dut?

Bai, negozioak bat etorri behar duelako aplikatzekoa den arautegiarekin eta jarduerarako lizentzia eta irekitzekoa, Udalak eman behar dituenak, eskuratu behar dituelako.
Proiektua, obraren garapena errazten duena, Udaletxean aurkeztu behar da, baimen guztiak tramitatzeko. 
igo

Proiekturik behar dut nire negozioa berritzeko?

Proiektua nahitaezkoa da erreformaren bidez negozioaren banaketa edo aurrealdea ukitzen duten obrak egiten direnean, jarduera ez aldatuagatik ere.
Proiektuaren tamaina erreformaren tamainaren araberakoa da. Hala ere, erreforma txikia bada, komeni izaten da profesional bat edukitzea.
igo

Zer da obra zuzendaritza?

Proiektuan aurreikusia gauzatzeko behar eta aski diren jarduerak dira, langile teknikoek egiten dituztenak. Obrek dirauteino proiektuko determinazioak denbora eta kalitate aldetik zuzen garatzen direla bermatzea du xede, jabeak onetsiriko aurrekontuari loturik. Gainera, obran sortzen diren zalantza eta ustekabeak konponduko dira, kontratistaren eta sustatzailearen artean bitartekaritzan, betiere bezeroaren interesen alde.
Hauxe da haren funtsa: lanak programatu eta koordinatzea, materialak eta instalazioak ikuskatu eta kontrolatzea eta eginiko obrak ziurtatzea.
igo

Noiz da nahitaezkoa obra zuzendaritza?

Betiere, obra proiektu bat dagoenean, hori garatuko duen obra zuzendaritza fakultatibo bat behar da, eta aginduzko lizentziaren xede diren obra guztietan ere bai.
Gainerako kasuetan, oso gomendagarria da obra zuzendaritza fakultatiboa.
igo

Proiektua eta zuzendaritza, zenbat kostatzen dira?

Proiektuaren kostua aurrekontuaren arabera ezartzen da eta obra zuzendaritzarena, eginiko obren zenbateko osoaren arabera.
Lehenbiziko kontsultan, bezeroarendako kostu ekonomikorik gabe,  inbertsioaren zenbatespen ekonomikoa egiten dugu, jabeak onartu ondoren, enkarguaren balioa finkatu ahal izateko.  Diru kopuru finkoa izango da.
Proiektu konplexuetarako ehunekoak eman daitezke. Portzentajeak  inbertsioaren araberakoak dira, inbertsioa, zenbat eta handiagoa, portzentajea gero eta txikiagoa.
Prezio horiek, disenatzaileen elkargoaren oniritzia barne dutenak bezeroak eskatzen badu, kontratazioa egin aurreko zenbatespen ekonomikoan adierazten dira.

Zenbatespenean lanak izan lezakeen edozein gastu osagarri (dietak, joan-etorriak, BEZa, eta abar) adierazten dira.

Aurreikuspen ekonomikoa inbertsiorako bada edo lanaren hurbileko zenbatekoa ezagutzen da, aurrekontua lor dezake erreminta erraz hau erabiliz online aurrekontua
Baita ere, aurrekontuak eta zenbatespen ekonomikoak lortzeko dohako on-line zerbitzua eskaintzen du.kontsulta formularioa
igo

Zein da obra baten prozesua?

Obrak askotarikoak izan daitezke. Batzuetan, etxebizitza altzariz apaintze hutsa da. Beste batzuetan, edozein negozioren instalazio osoa izaten ahal da. Adibide gisa, hauxe da ohiko prozedura:
Sustatzailea eta diseinatzaileak lehenbizikoz harremanetan jartzean, helburuak azaltzen dira: bezeroak zer nahi duen, zer negozio daukan eta zer baliabide. Une horretan, kontuan hartzen dugu negozioa egoki eta aski ote den, aurreikusiriko programak eta aplikatzekoa den arautegiak mugaturik egonen baita, eta  inbertsioaren zenbatespen ekonomiko bat egiten dugu. Hori oso garrantzitsua da, horrela jabeak aldez aurretik baduelako burutu nahi duen obraren behar ekonomiko eta funtzionalen berri
Sustatzaileak aurrera egitea erabakitzen badu, kontratua izenpetzen da. Horretan obren kostua, gutxi gorabeherakoa, eta diseinatzaileek proiektuagatik eta obra zuzendaritzagatik kobratu beharreko ordainsariak  zehazten dira.
Proiektuaren prestakuntzak bere denbora behar du, lan on bat egiteko ezinbestekoa baita. Zenbat eta osatuago izan, gero eta hobea izanen da obraren emaitza. Proiektua egin bitartean, jabearekiko harremanak etengabeak izanen dira, betiere jakinaren gainean egon dadin eta bere onespena eman dezan. Izan ere, orduan sartu behar dira balizko aldaketak, ez baita batere komeni obra arte itxarotea.
Proiektua bukatu ondoren, Barnealdeen Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak ikus-onetsiko du, bezeroak ordainduko, eta Udaletxean aurkeztuko da, obra lizentzia eskatzeko.
Udalak bere denbora behar duenez gero, tarte hori erabiltzen da, proiektuan oinarriturik, eraikitzaile edo kontratista batzuei aurrekontuak eskatzeko (komeni da hiru baino gehiagori ez eskatzea). Kontratistek beren eskaintzak aurkeztu eta gero, aldagai batzuen arabera aztertzen ditugu, honako kontu hauek aintzat hartuz: eskaintza ekonomikoa, obra burutzeko epea, lantaldea, esperientzia eta abar.
Obra lizentzia eskuraturik eta kontrata esleiturik daukagunean, obra egiten hasten ahal gara. Obraren zuzendaria arduratuko da hori proiektuaren, bertan azalduriko kalitate estandarren eta aurreikusiriko segurtasun neurrien arabera burutzen dela begiratzen, sor litezkeen zalantzak konponduko ditu, sustatzaileari obraren bilakaeraren berri emanen dio eta, horrekin batera, materialak eta osagaiak aukeratzera joanen da.
Sustatzaileak eta kontratistak zuzenean adosten dituzte kontratistari egin beharreko ordainketak, zuzendaritzak aholkaturik, hala eskatzen bazaio.
Azkenean, dena zuzen gauzatu bada, obraren bukaeraren ziurtagiria prestatzen da. Horretan proiektuaren eta obraren arteko egokitasuna, balizko aldaketen justifikazioak eta obren azken kostua aipatuko dira. Ziurtagiri hori Udaletxean aurkeztuko da, bizigarritasuna tramitatzeko, obrak etxebizitza batean burutu badira, edo irekitzeko lizentzia, negozio batean burutu badira.

subir