e
|
|
BARNE DISEINARIAK | APAINTZAILEAK |
Jose Urrutiaren eta Moisés Garjonen arteko lan harremana 1982an hasi zen, barnealdeen diseinuko titulua eskuratu ondoren, eta 1989an sendotu, Iruñean dekorazioaren estudioa irekirik.
Urte horien guztien ondoren, lan talde sendo bat osatzen dute, eskarmentu eta trebetasun handikoa.
Esperientzia eta profesionaltasun hori lan bakoitzean jartzen duten ilusioarekin areagotzen dute, bakoitza konpondu beharreko erronka bat baita. Bezeroari zuzemenak errazten dizkiote, betiere funtzionaltasunaren balioa, kalitatea eta estetika aintzakotzat hartuz.
 |
|
Estudioak laguntza tekniko osoko zerbitzuak eskaintzen ditu, proiektuak prestatzeko eta obra berriak, zaharberritzekoak edo gaiberritzekoak zuzentzeko, edozein jarduera motatan, hala nola, etxebizitzan, ostalaritzan, merkataritzan, bulegoetan eta abarretan, betiere bezeroarekin zuzeneko harremana izanik.
Normalean, lan desberdinak dituen bi fasetan egiten da lana, proiektu idazketa eta obrako zuzendaritza:
PROIEKTU TEKNIKOAREN IDAZKETA
Inbertsioa aldez aurretik zenbatestea
Datuak biltzea eta planoak egitea
Oinarrizko proiektua
Obra burutzeko proiektua
Memoria
Eraikuntza Kode Teknikoaren justifikazioa
Irudikapen grafikoa
Instalazioen garaipena
Diseinu pertsonalizatua
Argiztatzeari buruzko azterlana
Hondakinen kudeaketari buruzko azterlana
Segurtasunaren eta osasunaren azterlana
Jarduerarako proiektu teknikoa
Materialak hautatzea
Altzarien agindua
Aurrekontu osoa
Obretarako lizentzia tramitatzea
OBRAKO ZUZENDARITZA
Laneko Gestioa eta administrazioa (proyect management)
Aholkatzea eta eskaintza ekonomikoak aztertzea
Materialak bezeroarekin batera hautatzea
Obrak bisitatzea eta exekuzioa kontrolatzea
Proiekturen aldaketak lantzea
Segurtasuna koordinatzea
Fakturen berrikustea eta egindako lanen egiaztapena
Obraren bukaerako ziurtagiria
Obraren bukaerako egoerako planoak
Hots neurketa eta jarduerako ziurtagiria
Irekitzeko lizentzia tramitatzea
 |
|
|
|
  
|
|
|